Aner Peritz zarauztar bertsolaria –ezkerretik hasita laugarrena– hilaren 9an Ereñotzun jokatu zuen kanporaketan.
Gipuzkoako Eskolarteko XXXVIII. Bertso Txapelketako bosgarren eta azken kanporaketa atzo jokatu zuten Anoetako Kuku Elkartean, eta, beraz, erabakita geratu da apirilaren 2an ospatuko den finalera zein zortzikote sailkatu den. Guztira, eskualdeko lau gazte izango dira finalean kantuan. Hala, Imanol Albizu eta Oihana Labiano azpeitiarrak eta Uxue Alkorta eta Aner Peritz zarauztarrak Lasturren jokatuko den finalean izango dira, Haizea Arana, Maddi Aiestaran, Oihana Arana eta Aitor Tatiegi bertsolariekin batera.