Osasunaren inguruko hitzaldia Zarautzen, Felix Zubiaren eskutik

zarauzkohitza.eus Aktualitatea. 2018ko martxoaren 17a

Adinekoen mahaiak antolatuta, Kolesterola, azukrea, tentsioa... zer dira eta zergatik zaindu behar ditugu? Galderari erantzungo dio Felix Zubia medikuak, martxoaren 21ean Antoniano aretoan eskainiko duen hitzaldian.

Adinekoen mahaiak antolatutako aurreko hitzaldi bateko argazkia. (Zarauzko Udala) Adinekoen Mahaiak hitzaldi ziklo berria abian jarri du 2018rako. Aurreko urteko arrakasta ikusita, aurten ere interes orokorreko gaiak lantzea erabaki dute. Zikloa hurrengo asteazkenean abiatuko da, martxoaren 21ean, 19:00etan, Antoniano aretoan. Felix Zubia medikuak, Kolesterola, azukrea, tentsioa... zer dira eta zergatik zaindu behar ditugu? izeneko hitzaldia eskainiko du. Adinekoen Mahaiak zarauztar guztiak gonbidatu ditu hitzaldira gerturatzera.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide