Argazkia: Maria Maya Manterola.
Atzo iluntzean jokatu zuten Zurekin Ostalarien Elkarteak antolatutako Zarauzko Ikurrina Mus Txapelketaren finala, Kulixka jatetxean. Aizarnazabalgo Iker eta Iñaki Arizaga anaiak aritu ziren musean, Ina eta Antonio Bereziartua anaia azpeitiarrak aurkari zituztela. Lehia luze eta estuaren ondoren, Arizaga anaiak nagusitu ziren.
Txapelketaren ondoren, sari banaketarekin batera, lagunarteko afaria izan zuten Kulixka jatetxean bertan. Ondoren, mus txapelketa azkarrarekin eman zioten amaiera egunari.
Sailkapena:
1. Iker eta Iñaki Arizaga (Aizarnazabal). 6.000 euroko saria.
2. Ina eta Antonio Bereziartua (Azpeitia). 1.000 euroko saria.
3. Mikel Etxeberria eta Juan Casas (Zestoa). 500 euroko saria.
Zarauzko Ikurrina Mus Txapelketako argazkiak ikusteko, jo Zarauzko Hitzaren atarira.