35,5 mila euro utzi ditu Euromillones zozketak Zarautzen

zarauzkohitza.eus Aktualitatea. 2018ko martxoaren 14a

Azken-Portu drogerian sariaren kartela jarrita (Aritz Mutiozabal). Astearteko (martxoak 13) Euromillones zozketak lehen kategoriko asmatzaile bakarra izan du; Portugalen egin zuen apustua eta 62.521.581 euro irabazi ditu. Era berean, hirugarren kategoriako sei asmatzaile izan dira, eta asmatzaileetako batek Zarauzko Azken-Portu drogerian jokatu zuen; 5 euro jokatu zituen bi apustuko txartel batera, hain justu ere. Hala, 35.504 euro irabazi ditu.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide