Eulenek taldeka irabazi du Urretxuko lasterketan

zarauzkohitza.eus Aktualitatea. 2018ko martxoaren 13a

Taldeka irabazi zuen Eulenek Urretxun (Martin Early / Jira Bira). Lehendakari Trofeoko lehen lasterketa jokatu zuten joan den larunbatean Urretxun, eta Eulen taldeko hiru txirrindulari –Gabriel Machado (7.), Albert Muela (9.) eta Euken Gallego (10.)– lehen hamar postuetan sailkatu ziren. Ondorioz, taldekako garaipena erdietsi zuten.
Lasterketa osoan ongi antolatuta egin zuen lan, ihesaldi guztietan parte hartuz. Igandean ere lasterketa polita jokatu zuen Lizarran, baina ezin izan zuen podiumera igo. 2018ari aurre egiteko talde sendoa osatu du Eulenek, eta Yeison Reyes txirrindulari kolonbiarra bezalako fitxaketa berriek trinkotasuna eman diote lantaldeari.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide