Beastegiko igoeraren itxiera eta kirolzaleei jarritako isunak salatu ditu SOS Talaimendik

Urola Kostako Hitza 2018ko martxoaren 12a

Zarauzko Hitzako komunitatean ekarpena egin du Sos Talaimendi herri-ekimenak.

"Talaimendin kirolzaleen aurkako zigor espedienteekin aurrera darraite: hamaika pilotu multaz josita daude eta prozedura hauek aurrera darraite hegalarien alegazioei muzin eginez.
Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ingurumen Sailetik, Kontserbaziorako Babes Eremuan (KBE; gazteleraz, ZEC) landaketak egiteko baimena eman zuten lur-sail honen ondoko Etxetzarraren promotoreen asmo ez oso naturzale bat helburu: alde batetik, parapentezaleak zigortzea; eta aldi berean, Beastegi gailurrera bertara edozein norbanakori igotzea ekiditea. Mendizale hauen ibilibide hau, WIKILOCeko ibilbide honetakoak kasu, egingaitzak dira gaur egun". Irakurri osorik Sos Talaimendik Zarauzko Hitzako komunitatean egindako ekarpena.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide