Terrorismoaren biktimak gogoratuko ditu igandean Zarauzko Udalak

zarauzkohitza.eus Aktualitatea. 2018ko martxoaren 10a

Terrorismoaren Biktimen Europako Egunarekin bat eginik, Zarauzko Udal Gobernuak terrorismoaren biktimak gogoratzera deitu nahi ditu herritarrak. Arrosaledan elkartuko dira igandean, martxoaren 11n, 12:00etan. Udal Gobernua osatzen duten bi alderdietako bozeramaileek gobernuak adostutako testua irakurriko dute. Ondoren, bost minutuko isilunea eta lore eskaintza egingo dituzte krabelin zuriekin. Prentsa oharrean nabarmendu dutenez, "Zarautzen izandako terrorismoak kalte konponezina eragin die familia askori". Aurten, aipamen berezia egingo diete "terrorismoaren bortizkeria isilpean bizi izan duten pertsona, agian anonimo, guztiei". Zarauzko Eusko Alkartasuna ere ekitaldian izango da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide