Ostiralean irekiko dute Getaria-Zarautz itsas zeharkaldiko izen-ematea

zarauzkohitza.eus Aktualitatea. 2018ko mar. 6a, 18:50

Iazko itsas zeharkaldiko iritsieran hainbat igerilaria, Zarauzko hondartzan (Aritz Mutiozabal). Uztailaren 22an jokatuko dute 48. Getaria-Zarautz igeriketa proba, eta antolakuntzak probaren webgunean iragarri du martxoaren 9tik 25era eman ahalko dela izena. Kirolprobak.com atariaren bidez egin ahalko da, baina oraindik ezin da inskripzio orrira sartu. Aurreratu du partaide kopurua 3000 pertsonetara mugatuko dutela aurten.
Hasierako epea bukatu ondoren plazak baleude, izen-ematea irekita mantenduko dute, eta denborak aurrera egin ahala gero eta garestiagoa izango da.
  • Martxoaren 9tik 25era, 30 euro.
  • Martxoaren 27 maiatzaren 27ra, 40 euro.
  • Maiatzaren 29tik ekainaren 29ra, 45 euro.
  • Uztailaren 1etik 20ra, 50 euro.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide