Ostiral iluntzean jokatu zen Orioko Aldapa elkartean Gipuzkoako Eskolarteko hirugarren kanporaketa. Josu Ibarguren, Aimar Sorazu, Igauri Lopetegi, Uxue Alkorta eta Itziar Mendia aritu ziren bertsotan, 90 entzuleren aurrean. Alkorta zarauztarrak lortu zuen apirilaren 2an Lasturren jokatuko den finalean sailkatzea.
Hurrengo kanporaketa martxoaren 9an, ostiralean, jokatuko da Ereñotzuko Ur Mia Elkartean. Bertan izango dira Aner Peritz zarauztarra eta Julene Iturbe azkoitiarra, Kepa Galparsororekin, Oihana Aranarekin eta Ekain Tolaretxipirekin oholtza gainean. Bertso afarirako txartelak
www.bertsosarrerak.eus webgunean erosi ahal izango dira, ostegun eguerdira bitarte.