Balea salbatu zuten Zarauzko surflariak omendu dituzte

zarauzkohitza.eus Aktualitatea. 2018ko martxoaren 3a

Sea Shepherd elkarteko kideak, surflari omenduak eta Xabier Txurruka alkatea (Zarauzko Udala). Sea Shepherd elkarte ekologistak aitortza egin die azaroan balea itsasoratzen lagundu zuten ondorengo surflariei: Idoia Garcia, Itsaso Gaztañaga, Aberri Biain, Julen Urzelai, Fernando Barrios, Xabi Zabaleta eta Yon Sampedro. Atzo izan zen ekitaldia Bilboko Itsasadarra Itsas Museoan, eta Xabier Txurruka alkateak balea baten irudia duen oroigarria eman zion elkarteari.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide