Saharako haurrak udan hartzeko bost harrera familia behar dira

Urola Kostako Hitza 2018ko otsailaren 27a

Saharautzek «larrialdi deia» egin du, eta herriko familiak animatu nahi ditu parte hartzera.

Saharar Errepublika Arabiar Demokratikoaren 42. urtemuga kontuan hartuta, Saharautz Elkartasun Taldeak «gaur, inoiz baino gehiago, gure babesa» behar dutela azaldu du. Izan ere, Zarautzen harrera familiarik gabe geratu dira aurten. «Larrialdi dei bat egin beharrean gaude. Bost familia behar ditugu aurtengo udan bi hilabetez Saharako mutiko edo neskatxa bat hartzeko». Haien hitzetan, «ezin ditugu ehunka ume utzi kanpalekuetan usteltzen, medikuarengana edo dentistarengana joateko aukerarik gabe. Bi hilabetez ondo jan, infernu hartatik irten, itsasoan bainatu, gure kultura eta ohiturez blai egin...». Harrera familia izateak ez du inolako gasturik suposatzen azaldu dute: gastuak eta kudeaketak udalaren eta Saharautzen gain doaz. Hala, animatzeko deia egin dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide