Zarauzko Udaleko Parekidetasun Sailak Martxoaren 8an herria morez janzteko dei egin du

zarauzkohitza.eus Aktualitatea. 2018ko otsailaren 24a

Balkoietan banderolak eskegitzera gonbidatu dituzte herritarrak.

 
Urtero bezala, martxoaren 8an herria morez jantzi nahi du Zarauzko Udaleko Parekidetasun Sailak. Horretarako, banderinak jarriko dituzte herriko plazetan, pankartak udaletxean eta ikastetxeetan, eta banderolak eraikin publikoetan. Balkoietan banderolak eskegitzeko gonbita egin diete herritarrei. Etxezabalan, Herritarren Arreta Zerbitzuan (HAZ) eskura daitezke banderolak; astelehenetik ostiralera 7:30etatik 15:00etara edo ostegun arratsaldetan 17:00etatik 19:00etara.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide