Zarauzko Pilartxo Enea parkea zabaldu dute

zarauzkohitza.eus Aktualitatea. 2018ko ots. 24a, 10:09

Argazkia: Zarauzko Udala. Amaitu dituzte Pilartxo Enea parkeko eraberritze lanak, eta zabalik da dagoeneko. Kulunka bat eta bi txirristadun joko jarri dituzte, parke osoko gomazko lur zaharra kendu eta berria jartzeaz gain. Iban San Martin Obra eta Zerbitzu zinegotzia pozik agertu da emaitzarekin.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide