N-634 errepideko 19 kilometroan luizi txiki bat izan da, zehazki, Cachi-Bachi elkarte gastronomikoaren parean. 12:00etan izan da gertakaria, eta Ertzaintzak eguerdian Getaria eta Zarautz arteko kostako errepidea itxi badu ere, dagoeneko zabaldu dutela jakinarazi du Eusko Jaurlaritzaren Trafiko Zuzendaritzak.