Aialak irabazi eta Amenabarrek berdindu

Urola Kostako Hitza 2018ko otsailaren 19a

Zarauzko Eskubaloiko emakumezkoek 18-24 irabazi zuten BM Loyolaren aurka. Gizonezkoek, berriz, 26-26 bukatu zuten Handbol Bordilsen kontra.

Martxa hartzea kostatu zitzaion Aialari, BM Loyolaren aurkako norgehiagokan, eta ia lehen zati osoan atzetik joan zen markagailuan. Atsedenaldiar 9-10ekoarekin iritsi ziren, aldeko gol baten abantailarekin. Bigarren zatiaren lehen hamar minutuak parekatsuak izan ziren, baina ondoren Zarauzko taldeak partida hautsi zuen, eta nagusi izan zen aurkariaren kantxan, 18-24 irabaziz. Aiala hirugarrena da sailkapenean, 34 punturekin, bigarren sailkatu Uneatlantico BM. Peredarekin berdinduta; Sporting La Rioja dago buru, 37 punturekin. Amenabarrek berdindu egin zuen, Handbol Bordils taldearen aurka, Aritzbatalden. Parekatuta aritu ziren bi taldeak lehen zati osoan, eta bigarrenean Zarauzko taldeak hainbat alditan hiru goleko aldea ere lortu bazuen ere, azken txapan aurkariak aldea murriztea lortu zuten. Azkenean, 26na bukatu zuten. Amenabar 13. postuan dago kokatuta une honetan sailkapenean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide