Arkumea, eskarola eta hurrak protagonista Zarauzko Merkatutik Zuretzat! ekimenean

zarauzkohitza.eus Aktualitatea. 2018ko ots. 17a, 14:10

Aiala Ostalaritza Eskolako Lierni Gutierrez eta Eneko Arandia (Aritz Mutiozabal). Merkatutik Zuretzat! ekimenaren hamaikagarren ekitaldia egin dute gaur goizean, Merkatu plazan. Zarauzko Udalaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Urkomeren babesarekin, Aiala Ostalaritza Eskolako Lierni Gutierrezek eta Eneko Arandiak arkumea, eskarola eta hurrekin egindako plater tradizional bat eta pintxo bat prestatuko dituzte. Bertaratu direnek jakiak dastatzeko aukera izan dute, Mokoroa txakolinarekin lagunduta. Otarrearen zozketa ere egin dute, eta saria Axun Azpitarteri egokitu zaio. Aragazki bilduma ikusteko: Zarauzko Hitza

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide