Gaixotasunaren ondoren lanera itzultzeko teknikak azalduko dituzte astelehenean

zarauzkohitza.eus Aktualitatea. 2018ko ots. 15a, 14:18

Minbiziaren Aurkako Gipuzkoako Elkarteak antolatu du hitzaldi praktikoa, eta 17:00etan izango da elkartearen Zarauzko egoitzan. Edonork har dezake parte, baina aurrez telefonoz deitzeko eskatu dute.

Hitzaldiaren helburua da erakustea curriculum egokia prestatzen gaixotasun luze bat pasatu ondorenerako. Horren garrantzia azaldu du Adecco Fundazioko Irantzu Lizarraldek: "Garrantzitsua da nola isladatu behar den jakitea, eta lan-urte datak adierazi beharrean, esperientzian oinarritzen diren epeak ipintzea. Gerta daiteke, lanean ez aritutako epeak ikustean, curriculuma baztertzea, eta horregatik elkarrizketara iristen saiatu behar dugu eta bertan arrazoiak azaldu". Doakoa da Minbiziaren Aurkako Gipuzkoako Elkarteak eskainiko duen hitzaldia. Edonork har dezake parte, eta 17:00etan hasiko da elkartearen Zarauzko egoitzan (Balea kalea,2). Dena dela, herritarrei eskatu diete aurrez deitzeko 943-45 77 22 zenbakira.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide