Zarauzko Photomuseum Argazki eta Zinema Museoak
Erakusketan ikus daiteken artelanetako bat (Alberto Palomera).
artista barakaldoarraren erakusketa inauguratu zuen atzo, izenburu bitxi bezain esanguratsu batekin: eπ´Patafisica f:22v7´s12800 [´P]h. Izan ere, patafisika oinarri hartuta eginiko lanak dira egileak aurkeztutako proposamenean ikus daitezkenak. XX. mendearen erdialdean Frantzian sorturiko kultur mugimendua da patafisika, Alfred Jarryren Faustroll doktorearen balentriak eta iritziak, patafisikoa liburua eta Ubu Erregea antzezlana ardatz hartuta. Absurdoarekin lotzen da, eta zientzien, filosofien, arteen eta beste ezagutza moduen lengoaia instituzionala parodiatzera jotzen du, askasun existentzialari eta irudimen fantastikoari bide emanez.
Ideia horretatik abiatuta, elementu estrapiktorikoak, aglutinatzaileak, pigmentuak eta material fotografikoak nahasten dituen formatu handiko lanak jarri ditu erakusgai Palomerak. Egoera berri bat proposatzen dute lan horiek, lengoaia berria sortuz, eta «horiek erakusten digute nola jokatu eta begiratu behar dugun modu patafisikoan», argitu du museoak igorritako oharrean. Patafisika artetik haratago doala gaineratu dute, bizitzaren eremura hedatzen dela esanez. «Erakusketaren izenburuari jaramon eginez, bere asmakizunaren emaitza den filosofia darabil, eta horretarako parametro fotografikoak darabilzki».