Maiatzaren 25etik 27ra ospatuko da aurtengo Literaturia

Urola Kostako Hitza 2018ko otsailaren 10a

"Aingura" izango da 2018ko Literaturiaren gaia, eta, aurreko urteetan bezala, hiru lekutan ainguratuko da Literaturia: liburu-azokan, liburu-aurkezpenetan eta haurrentzako zein helduentzako emanaldietan.

Maiatzaren amaierarako dena prest izateko lanean ari da antolatzaile-taldea. Hain zuzen, astelehen honetan, hilaren 15ean, egingo dute hurrengo bilera, 19:00etan, Euskalduna tabernan. Literaturia gertutik ezagutu eta lagundu nahi duen oro ongietorria izango da. Hurrengo hitzordua: Otsailaren 12an, 19:00etan, Euskalduna tabernan. Harremanetarako: literaturia.zarautzen@gmail.com

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide