Samara Velte kazetaria (Hitzetik Hortzera).
Berria egunkariko kazetari Samara Velte zarauztarra izango da Hitzetik Hortzera telesaioko aste honetako gonbidatua. Kazetaritzaren nondik norakoak azaltzeaz gain, bertsolaritzarekin izan duen harremanaren inguruan ariko dira berarekin solasean.
Horrez gain, urtarrilean Txiki-Polit jatetxean egidako bertso-afariak utzi zituen hainbat bertso emango dituzte. Igor Elortza, Nahikari Gabilondo, Sustrai Colina eta Agin Laburu aritu ziren kantuan, Amaia Agirre gai-jartzaile zutela.
Igande honetan emango dute Hitzetik Hortzera saioa ETB1en, 15:00etan hasita.