Aldundiak harrera egin dio 'Handia'-ko lantaldeari

Urola Kostako Hitza 2018ko otsailaren 7a

'Handia' filmeko lantaldeari harrera egin zioten aldundian (GFA). Goya sarietan izandako arrakastagatik zoriondu zuen atzo Gipuzkoako Foru Aldundiak Handia filma egin duen taldea. Harrera ekitaldian, Markel Olano Diputatu Nagusiak eta Denis Itxaso Kultura Diputatuak egindako lan bikaina goraipatu zuten. Bertan izan ziren, besteak beste, Goya sarietako bat jaso duen Javi Agirre argazki zuzendaria, Telmo Esnal zuzendari laguntzailea eta Juan Kruz Izagirre Irusoin ekoizpen etxeko zuzendari teknikoa.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide