Bideoa: Ongietorria egin diote Javi Agirreri Vista Alegren

Urola Kostako Hitza 2018ko otsailaren 5a

Goya sariarekin itzuli zen atzo arratsaldean etxera Javi Agirre. Zarautzera iristearekin batera, lagunek eta gertukoek ongietorria egin zioten Vista Alegre auzoan. Gari Berasaluzek egin dioten harreraren bideoa egin du. Argazki zuzendari onenaren Goya saria eman zioten larunbat iluntzean Javier Agirre Zarautzen bizi den irundarrari. Zehazki, Handia filmean egindako lanagatik eskuratu du saria. Arrakasta izugarria izan du filmak Goya sarietan; hamahiru hautagaitza zituen eta hamar sari eskuratu ditu. https://www.youtube.com/watch?v=jFYH4g8t1mw

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide