Zarauzko Martxoaren 8ko kartel lehiaketak badu irabazlea

zarauzkohitza.eus Aktualitatea. 2018ko urtarrilaren 31

Myriam Camerosen KAO izeneko lana (Myriam Cameros) Gaur, urtarrilak 31, jakinarazi du erabakia Zarauzko Udaleko Parekidetasun Sailak. Hala, Myriam Cameros Sierrak irabazi du 2018ko Martxoaren 8a-Emakumearen Nazioarteko Eguna X. Kartel Lehiaketa. KAO izeneko lanagatik 400 euro eskuratuko ditu Camerosek. Bigarren tokia Ione Rekarte Cowiek eskuratu du (ENE izeneko kartelarekin), hirugarren postua Irene Gutierrez eta Karmele Gorroñorentzat da (1+1=8), eta laugarrena, berriz, Xabier Isasti Arregirentzat (ASKE).

Orain, herritarren txanda

Dena dela, sariketak aurrera jarraitzen du, eta orain herritarrek aukeratuko dute zein egile saritu. Horretarako, Zarauzko Udaleko Parekidetasun Saileko Facebook orrian sartu beharko dute, eta gustukoena hautatu. Martxoaren 8ko kartel-lehiaketa – epaimahaiak aukeratutako lanak jendeak bozkatzeko izeneko albumeko kartelen artean aukeratu behar da. Bozkatzeko epea otsailaren 5ean hasiko da, eta hilaren 15ean amaituko da, 09:00etan. Ondoren, erakusketa egingo du udalak, lehiaketara aurkeztutako kartel guztiekin. Torre Luzeako Erakusketa gelan (Kale Nagusia) egongo da ikusgai, martxoaren 5etik 18ra.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide