Javier Makazaga: "Iñurritzako belardia kanpin dendaz josita egoten zen garai hartan"

Aritz Mutiozabal 2018ko urt. 30a, 18:37

Gran Camping Zarautzeko arduradun Javier Makazaga (Zarautz, 1954) omendu zuen Zurekin ostalari elkarteak larunbat eguerdian, Sagardo Eguneko irekiera ekitaldian.

Javier Makagazaga erdian; ezkerean Ixidor Larrañaga Turismo zinegotzia eta eskuinen Martin Argiñano Zurekineko lehendakaria (Aritz Mutiozabal). Nola jaso duzu omenaldia? Egia esan, zeharo ustekabean etorri da, ez bainuen inolaz ere espero. Deitu nindutenean, ea ongi hausnartu ote zuten izan zen nire lehenengo erreakzioa. Baina, ondoren, pentsatu nuen zerbaitegatik izango zela. Gran Camping Zarautzek 1964­an ireki zituen ateak, eta gaztetatik bertan izan zara. Hala da, bai. Gurasoek eta osabak ireki zuten 1964an, eta ni hasieratik han ibiltzen nintzen, tolestatzen eta bestelako lan batzuetan. 13 urte nituenean baserritik irten ginen, eta gero ostalaritza ikasten hasi nintzen: lehenik eta behin, urtebete egin nuen Corderitorenean; gero, taberna ireki nuen; eta, ondoren, berriro kanpinera itzuli nintzen. Kanpineko arduradun bezala, 39 urte egin ditut. Erretiroa hartu berri duzu, gainera. Urtarrilaren 17an hartu nuen erretiroa. Beraz, orain dela gutxi! Baina oraindik bertan jarraitzen dut, pixka bat aholkulari gisa, kudeatzaileari laguntzen. Errelebu kontratu batekin segitzen dut, baina lanak ongi eginda utzi dut nire jarduna. Gainera, bizitza guztia bertan eman eta gero, zaila da kolpera dena uztea eta ateratzea. Izan ere, gure jaiotetxea izan da... Berazadi Zahar zen gure baserria, eta gurasoek eta osabak bertako lurzoruetan erabaki zuten kanpina sortzea. Elkarrizketa oso irakurtzeko: Zarauzko Hitza

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide