Euskal Herriko Itzulia Zarauztik aterako da

Urola Kostako Hitza 2018ko urtarrilaren 30a

Euskal Herriko Itzulia Zarauztik abiatuko da apirilaren 2an eta Eibarren amaituko da bost egun geroago.

Euskal Herriko txirrindularitzaren ekitaldirik garrantzitsuenaren lehen etapa Zarautzen izango da. Apirilaren 2an hasita, Bizkaiako eta Arabako herrietatik igaroko da hurrengo egunetan. Aurtengo berrikuntzen artean, kronometroaren aurkako probaren aurrerapena nabarmentzen da. Aurreko urteetan azken etapan izan bada ere, aurten laugarrenean jokatuko da, Lodosan. Seigarren etapa eta azkena, berriz, Eibarren jokatuko da beste behin. Duela bi urte ere igaro zen Zarauztik Itzuliaren etapa bat, laugarrena hain zuzen ere.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide