Mus txapelketa Urtetan (Aritz Mutiozabal)
Sansebastianetako azken txanpan sartuta,
Urteta auzoan mus txapelketa jokatu dute gaur arratsaldean Eliz-mendi elkartean. Parte hartze nabarmena izan du, 51 bikoterekin, eta giro ederra sortu da karta jokoaren bueltan. Iluntzean biribilduko dituzte aurtengo jaiak, Fan&Go eta Hortzaka taldeen kontzertuekin.