Joxe Migel Maiz omenduko dute Lasarteko krosean, bere garaipenaren 50. urtemugan

Urola Kostako Hitza 2018ko urtarrilaren 27a

Joxe Migel Maiz, Lasarteko Krosa irabazi zueneko argazkia erakusten (Sasoian.info). Zarautz Kirol Elkarteko atleta eta Zarauzko bizilagun zela irabazi zuen Joxe Migel Maiz (Aia, 1941) korrikalariak Donostiako Nazioarteko Krosa, Lasarteko Krosa bezala ezagun den proba. 1968an egin zuen balentria, eta gipuzkoar batek irabazi zuen azken aldia izan zen. Bihar jokatuko da lasterketa, eta antolakuntzak omenaldia egingo dio.
Sasoian kirol aldizkariak elkarrizketa egin zion, duela bost urte, garaipen huraren 45. urtemugan. Besteak beste, ondorengoa azaldu zuen orduan: "Jaizkibelen ibili ondoren, Gimnastica de Ulia taldera pasatu nintzen. Haiekin urtebete egin eta gero, Zarautz Kirol Elkartera joan nintzen; herrian bizi eta lan egiten nuenez, garbi neukan Zarauztik korritu behar nuela. Edonola ere, kirol elkartean ez zegoen atletismoko atalik, eta, nolabait esateko, nik inauguratu nuen. ZKEko batzordekide Paco Urkia eta Emilio Olazabal korrikazaleak zirenez, haien ekimenez sortu zen atala. Eta Zarauzko klubarekin irabazi nuen Lasarteko Krosa".

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide