Emakume bat hil da Zarautzen, itsasora erori ondoren

zarauzkohitza.eus Aktualitatea. 2018ko urtarrilaren 21a

Ertzainak eta udaltzainak, Munoa inguruan, gunea itxita dutela Ertzaintzak jakinarazi duenez, 19:00ak aldera gertatu da ezbeharra. Zarautzen bizi zen 90 urte inguruko emakume bat itsasora erori da–arrazoiak ez daude argi– itsas pasealeku bukaeran, mareak itsas aldera eraman du eta ondoren hondartzara bideratu du. Larrialdi zerbitzuak emakumea suspertzen saiatu dira baina ez dute lortu. Larrialdiko zerbitzuez gain, bertan izan dira suhiltzaileak, udaltzainak eta ertzainak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide