1.500 euro bildu dituzte Monte Albertiako ikasleek Aspanogirentzat

zarauzkohitza.eus Aktualitatea. 2018ko urtarrilaren 21a

Eurek sortutako egutegi baten 300 ale saldu dituzte eta Gipuzkoako haur minbizidunen guraso elkartea laguntzeko baliatu dute bildutako dirua.

Egutegiko irudietako bat. (Xanti Rodriguez) Monte Albertia institutuko ikasleek egutegi bat sortu dute, zodiakoko ikur bilakatuz hainbat lagun. Ikasleek eurek makillatu, orraztu eta jantzi dituzte modeloak eta Xanti Rodriguez azpeitiarrak egin dizkie argazkiak. Dagoeneko egutegiaren 300 aletik gora saldu dituzte, 1.500 euro bilduz. Lortutakoa Aspanogi Gipuzkoako haur minbizidunen guraso elkarteari ematea erabaki dute ikasleek. Aste batzuk atzera, Aspanogiko ordezkariak Monte Albertian izan ziren, euren proiektuaren berri ematen. Jakinarazi dutenez, ikasleak "oso konprometituta" agertu ziren egitasmoarekin, batzuk boluntario gisa eskainiz euren burua. Emaitza ikusita, Monte Albertiako ikasleak XX.mendeko emakume esanguratsuenen inguruko erakusketa bat hasi dira prestatzen.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide