Joxe Ramon Iruretagoienak zabaldu du Izetako txotx denboraldia

zarauzkohitza.eus Aktualitatea. 2018ko urtarrilaren 20a

Atzo gauean eman zioten hasiera txotx denboraldiari Aiako Izeta sagardotegian. Joxe Ramon Iruretagoiena Izeta II.a arduratu zen irekiera emateaz; etxekoek eskaini zioten aukera hori urrian bere harri jasotze ibilbideari bukaera eman ziola-eta. Denboraldia hastearekin batera, afaria izan zen, Aitor Sarriegik eta Beñat Lizasok bertsoak eskaini zituzten eta Izer eta Alabierrekin erromeria izan zen gaua biribiltzeko. Argazkiak Ibon Errazurenak dira. Ikusi argazki bilduma Zarauzko Hitzaren atarian.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide