Indar Unanuek irabazi du Sorgiñetxe Big Wave Erronka

zarauzkohitza.eus Aktualitatea. 2018ko urtarrilaren 18a

Indar Unanue podium gainean, gainerako finalistekon (Adur Letamendia). Nagusitasun zarauztarra izan da Deban, Sorgiñetxe Big Wave Erronkan. Gaur jokatu dute euskal surflarien arteko olatu handien txapelketa, eta Indar Unanue izan da garaile; haren atzetik sailkatu dira Aritz Aranburu eta Ibon Amatriain, bigarren eta hirugarren postuan, hurrenez hurren.
Amatriainen seme Iker ere sailkatu da finalerako, eta seigarren bukatu du. Laugarrena Kosme Fernandez mudakarra izan da, eta Ander Mendiguren sopeloztarra bosgarrena. Beste bi zarauztarrek ere hartu dute parte txapelketan: Robeto Letemendiak eta Adur Letamendiak. Horiez gain, itxaron zerrendan zegoen Iosu Iribar getariarra ere aritu da lehian.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide