Aurreko Defenestre Fest bateko irudia. (Defenestre Fest)
Azken urteetan bezalaxe, aurten ere Defenestre Fest musika jaialdia antolatu dute gaztetxean. Izaera ludiko izateaz gain, DIY filosofia oinarritzat hartzen duen ekitaldia da, "jarrera sexista, homofobo, espezista edota arrazoirik gabeko bortizkeria era ireki batean gaitzesten dituena". Jaialdiko irabazi ekonomiko posible guztiak gertuko zaizkien proiektu politikoetara zuzentzen dituzte, gainera.