Hasi dute 50 gazteren kontrako epaiketa

Urola Kostako Hitza 2018ko urtarrilaren 9a

Akusatuetako batzuk epaitegira sartzen. (Topatu.eus) Topatu.eus atariak jakinarazi duenez, hasi dute 50 gazteren kontrako epaiketa, Alcala de Henareseko epaitegian. Tartean dira bost zarauztar, Azpeitian bizi den errezildar bat eta azpeitiar bat. Akusatu bakoitzarentzat bosna hilabeteko zigorra eskatu du Fiskaltzak, "desordena publikoa" eragitea leporatuta. Aurreikuspenen arabera, bost egun iraun ditzake auziak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide