Bigarren eskuko liburu eta disko azoka zabalik, Zarauzko Merkatu plazan

zarauzkohitza.eus Aktualitatea. 2018ko urtarrilaren 6a

Askotariko liburuak, diskoak eta materiala dago salgai Merkatu plazan. (Amaia Ventas Aldabaldetreku) Errege Egunez, azoka solidarioa atondu du Kaleko Elkartasun eta Kultur Elkarteak Merkatu plazan,  udalak babestuta. Bigarren eskuko liburua, diskoak eta jostailuak jarri dituzte salgai bertan eta herritarrek etxetik ekarritakoak ere jasoko dituzte, berriro erabiltzaile berrien esku jartzeko. Gaur 20:00ak arte izango da zabalik, eta bihar ere irekiko dute, gaurko ordutegian, 10:30etatik 15:00etara eta 16:30etatik 20:00etara.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide