Argazkia: @jpermach
Sarek antolatuta eta Ekaitz 0 km dinamikaren barruan, dozenaka ibilgailu bildu dira gaur auto karabanan. Astitik irtenda, zenbait itzuli eman dituzte herrian presoen etxeratzea eskatzeko eta urtarrilaren 13an Bilbon euskal presoen alde egingo den manifestaziora joateko deialdia egiteko.