Zarauztarrek ilusioz beterik eta euripean hartu dituzte Errege Magoak

zarauzkohitza.eus Aktualitatea. 2018ko urtarrilaren 6a

Gaspar haurrei gozokiak banatzen. (Amaia Ventas Aldabaldetreku) Atzo Errege Magoen desfilea 18:30ean abiatu bazuten ere, lehenago bete zituzten ibilbideko txokoak herritarrek. Ilusioz beterik eta euripean jarraitu zuten Meltxor, Gaspar eta Baltasarren zein haien laguntzaileek egindako bidea. Aurten moztu egin behar izan dute, eguraldi txarra medio; dena den, jende ugari gerturatu zen ekitaldia bertatik bertara jarraitzeko. Alde Zaharrean itzulia eman ondoren, Lege Zaharren enparantzan izan zen ekitaldi nagusia. Bertan, Errege Magoek ohiko abesti bana kantatu zioten Jesus haurrari eta opariak banatu zizkioten. Ikusi Zarauzko Hitzaren atarian argazki bilduma eta bideoa.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide