Gabonetako Nerabeen Gunea, Zarautzen (Aritz Mutiozabal).
Haize Orratz gaztelekuak hainbat ekintza antolatu ditu opor hauetarako. Atzo, Gabonetako Nerabe Gunea zabaldu zuten, 12-18 urte bitarteko gazteentzat, doako sarrerarekin, gaztelekuan (zinema frontoian). Gaur bigarren egunez zabalduko dute, 16:30etik 20:00etara.
Atzo, txapak eta imanak egiteko tailerra eta puzgarriak izan zituzten, baita mahai futbola, billarra eta mahai jokoak ere. Gaur, berriz, 3D tailerra nahiz dardo eta bingo txapelketak izango dira, mahai futbola, billarra, mahai jokoak eta musika barne, eta Kutrilloia ere antolatu dute eguna biribiltzeko.
Argazki bilduma ikusteko: Zarauzko Hitza