Gabonetako Haur Parkeaz gozatzeko parada izango dute txikienek egunotan Zarautzen

zarauzkohitza.eus Aktualitatea. 2017ko abenduaren 27a

Zarauzko Gabonetako Haur Parkea (Aritz Mutiozabal). Abian da Haurren Hamabostaldia, Haur Kultur Taldeak eta Zarauzko Udalak antolatuta, Gabonetako oporretarako. Gaur eta bihar, hilaren 27an eta 28an, Gabonetako Haur Parkeaz gozatzeko aukera izango dute haurrek eta gaztetxoek, Aritzbatalde kiroldegian. Hain zuzen ere, puzgarriak izango dira 0-7 urte bitarteko haurrentzat, eskubaloiko kantxan, eta jolasak 8 eta 12 urte artekoentzat, pilotalekuan; 11:00etatik 13:00etara eta 16:30etik 19:00etara.
Dibertsitate funtzionala duten haurrentzat, ordea, atso zabaldu zuten parkea. Arratsaldez izan ziren, eta Zarautz Egokituz, Aspace, Gautena, Atzegi, Ortzadar eta Pausoka elkarteko kideak bertaratu ziren. Gaur goizeko saioko argazkiak ikusteko: Zarauzko Hitza

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide