Gazte Saria jaso zuen taldea (Aritz Mutiozabal).
Ostegunetik abian egon da XXIX. Jaiotza eta V. Olentzero Eramangarrien Lehiaketa eta erakusketa, Villa Mundako beheko solairuan, Artezaleak elkarteak Zarauzko Udalaren laguntzarekin antolatuta. Guztira, 22 lan aurkeztu dituzte aurten, eta 186 neska-mutilek hartu dute parte horiek atontzen. Atzo arratsaldean egin zuten sari banaketa ekitaldia, ondorengoak sarituz:.
- 1. Gazte Saria (11 urtetik gorakoena); 200 eurotako txartela, Garoa liburu dendan erosteko. Irabazleak: Nahai Benito, Laida Illarramendi, Argia Lopez, Lorea Segovia, Laura Rojas, Amets Oñederra eta Dare Elustondo.
- 2. Haur Saria (10 urte artekoena); 175 eurotako txartela, Albizu pintura dendan material artistikoa erosteko. Irabazleak: Lukas Prieto, Amaia Perez, Hannah Kaanache, Noa Cedron eta Leire Zulaika.
- 3. Originaltasunari sari berezia; 100 eurotako txartela, Ostadar paper dendan eskolarako materiala erosteko. Irabazleak: Maddi Arrillaga, Maule Ameztoy, Garazi Uyarra eta Zoe Alday.