Olentzeroren etorreraren jaia ospatuko dute Zarauzko Santuiturri plazan

zarauzkohitza.eus Aktualitatea. 2017ko abenduaren 23a

Olentzero Santuiturri plazan, iaz (Aritz Mutiozabal). Urtero bezala, egun osoko jaia antolatu dute Zarauzko Santuiturri plazan, iganderako: goiz-eguerdi partean, haurrentzako eskulanak nahiz puzgarriak eta herri kirol erakustaldia izango dira, eta arratsaldean, Olentzero bertaratuko da.
EGITARAUA Abenduak 24, igandea 10:30. Eskulanak, Olentzerorentzat gutunak, puzgarriak, txistorrada eta abar. 12:30. Herri kirolak. Aizkoran: Aritz Esnal eta Iñigo Landa. Oier eta Ernaitz (haurrak). Harria jasotzen: Ostolaza II.a, Udane Ostolaza eta Jokin Eizmendi. Motozerrarekin: Erik eta Felix. 16:45. Ipuin kontalaria. Ondoren. Olentzeroren etorrera.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide