Zerupe hotela saritu du Basquetourrek

zarauzkohitza.eus Aktualitatea. 2017ko abenduaren 18a

Zerupe hoteleko arduradun Jose Mari Alkorta, saria jasotzeko unean (@Basquetour_eus). Basquetour Euskadiko turismoaren jarduera ekonomikoa sustatzeko elkarte publikoak Euskal Turismo eta Merkataritza Sariak banatu zituen ostiralean, Bilbon. Aitortza jaso zutenen artean, Zarauzko Zerupe hotela saritu zuten. "Sari hau jasotzea bultzada izugarria da, eta oso lagungarria honi guztiari aurre egiteko. Animatzen du eta indarrak ematen dizkigu, noski baietz!", adierazi zuen Zerupeko arduradun Jose Mari Alkortak oroigarria jasotzerakoan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide