Hara! Xebastian Lizaso eta Andoni Egaña bertsoaz, 'Aulki Jokoa' saioan

Urola Kostako Hitza 2017ko abenduaren 12a

Xebastian Lizaso eta Andoni Egaña bertsolariak, ETB1eko 'Aulki jokoa' saioan. (Argazkia: ETB) Euskal Herriko Bertso Txapelketako finalaren atarian, ETB1 kateko Aulki jokoa saioaren azken aurreko atalean, bertsoaren munduko bi txapeldun, Xebastian Lizaso eta Andoni Egaña, aritu ziren solasean, atzo. Euskal Herriko Bertso Txapelketako lehen txapela, 1986an, Xebastian Lizasok jantzi zuen, eta Egañak, berriz, hiru bider eskuratu du txapel preziatua: 1993an, 1997an eta 2001ean. Azpeitiko eta Zarauzko bertsolariek bertsoaren bueltako gogoetak eta oroitzapenak kontatu zituzten atzoko saioan, bertsoaren katedrala izan den Belodromotik. Programaren aurkezle Edurne Azkarate, berriz, Azpeitiko Soreasu antzokian agertu zen atzoko Aulki jokoan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide