Aimar Irigoien iazko txapelketan. (Ibon Errazu)
Datorren larunbatean jokatuko dute Euskal Herriko Harri Handien Txapelketa Asteasun. Pilotalekuan izango da lehia, 18:00etan hasita, eta sei aizkolari ariko dira nor baino nor lehian. Sei kirolariak eskualdekoak dira: Aimar Galarraga oriotarra, Aimar Irigoien errezildarra, Imanol Illarramendi aiarra, Jokin Eizmendi zarauztarra, Xabier Aranburu
Guzta Urrestillako bizilaguna eta Jon Unanue
Goenatxo III.a azkoitiarra.
Hainbat harri jaso beharko dituzte kirolariek, hala nola 175 kilo edo 200 kiloko laukizunena, 175 kilo edo 200 kiloko zilindroa, 150 kiloko kubikoa eta 125 kiloko bola. Iazko txapelketa
Aimar Irigoienek irabazi zuen.
Gainera, Aizkolari Gazteen Txapelketa jokatuko dute Hodei Ezpeletak eta Xuban Cañamaresek. Horiek 45 ontzako lau enbor eta bi kanaerdiko ebaki beharko dituzte.
Jaialdirako sarrera 15 euro ordaindu beharko da.