EHUk hezkuntza-eskaintza aurkeztuko du Azpeitian eta Zarautzen

Urola Kostako Hitza 2017ko abenduaren 11

Azpeitiko saioa bihar izango da, Sindikatu Zaharreab. Zarautzen, berriz, hilaren 20an eskainiko dute informazioa, Lizardi Institutuan. Bi jardunaldiak 18:30ean hasiko dira.

EHUren Donostiako campuseko irudia. (EHU) Euskal Herriko Unibertsitateak (EHUk) informazio-jardunaldiak egingo ditu abenduan eta urtarrilean zehar, tartean Azpeitian eta Zarautzen. Bihar, asteartea, Azpeitiko Sindikatu Zaharrean eskainiko dute saioa, 18:30ean hasita. Zarautze, berriz, abenduaren 20an, ordu berean, Lizardi Institutuan. EHUri buruzko informazio orokorra eskainiko dute saioetan. Horrez gain, ikasleei gogoko dituzten unibertsitate-ikasketen gainean erabakiak hartzean sortzen zaizkien zalantzak argitzen saiatuko dira. Jardunaldien helburua da "EHUren eta etorkizunean unibertsitateko ikasle izango direnen arteko lehen harremana bideratzea".

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide