Gaurtik ostirala bitartean eman daiteke izena Zarauzko Triatloian

zarauzkohitza.eus Aktualitatea. 2017ko abenduaren 11

Izena ematen dutenen artean zozketa egingo dute abenduaren 20an, eta horiek izango dute ekainaren 9an jokatuko den proban parte hartzeko aukera.

2017ko Zarauzko Triatloia, triatletak hondartzan (Aritz Mutiozabal). Zarauzko Triatloian izena emateko prozedura aldatu dute, eta aurten beste modu batera izango da. Aurrez izena emateko epa zabaldu dute gaur goizean eta igandean honetan itxiko dute, hilaren 17an. Parte hartzeko interesa dutenek Zarauzko Triatloiaren webgunean dagoen formularioa bete dezakete. Ondoren, izena eman duten guztien artean zozketa egingo dute abenduaren 20an, 18.00etan, eta aukeratutakoei mezu elektroniko bat iritsiko zaie izen ematea formalizatzeko eta ordaintzeko; abenduaren 21etik 24ra arte izango da, eta 150 euro balioko du. 2018ko Zarauzko Triatloia ekainaren 9an jokatuko dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide