Haize bortitza hasi da kalteak eragiten

Urola Kostako Hitza 2017ko abe. 11a, 09:30

Zuhaitz adarra hautsi eta auto baten gainera erori zen atzo Azpeitian. Alerta laranja ezarrita zegoen haize denboaleagatik atzo 21:00etatik aurrera, eta denboraleak hainbat kalte eragin du eskualdean. Ertzaintzak adierazi duenez, Azpeitia eta Tolosa arteko Urraki mendatean txandaka ari dira bideratzen zirkulazioa, zuhaitz bat erori delako errepidera. Azpeitiko Oñatz auzoan ere eroritako zuhaitzek errepidea oztopatzen dute, eta kamioientzako itxi egin dute bidea. Atzo gauean, berriz, Enparan Dorretxearen atzeko zuhaitz bati adarra hautsi zitzaion, eta errepidearen ondoan aparkatuta zegoen auto baten gainera erori zen. Ez zen inor zauritu, eta suhiltzaileak bertaratu ziren adarra kentzera. Dagoeneko zabalik dago errepide zati hori. Zarautzen ere hainbat kalte eragin du bart haizeak, beheko argazkietan ikus daitekeenez. (Argazkiak: Twitter Babes Zibila Zarautz)
         

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide