Danda Eguna ospatzen ari dira Zarautzen

zarauzkohitza.eus Aktualitatea. 2017ko abenduaren 8a

Danda Eguna ospatzen Putzuzulon (Danda). Gazte asanblada berria sortu dute herrian, eta Danda izena jarri diote. Beren ibiliari abiada emate aldera, Danda Eguna antolatu dute gaurko. Goizean Munoan elkartzekoan ziren, jolasak eta bestelako ekintzak egiteko, baina eguraldia lagun izan ez dutenez, Putzuzulo gaztetxean aritu dira. Bazkariaren ondoren, arratsaldean poteoa egingo dute, eta iluntzean mirkro irekia nahiz karaokea izango dute. Argazki bilduma ikusteko: Zarauzko Hitza.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide