Zabaldu dute Zarauzko Erdi Aroko Azoka

zarauzkohitza.eus Aktualitatea. 2017ko abenduaren 5a

Erdi Aroko Azokako postuetako bat. (Amaia Ventas Aldabaldetreku) Gaur 17:00etatik zabalik da Erdi Aroko Azoka, eta apurka-apurka ari da jendea biltzen. Inaugurazio ekitaldia 18:30ean izango da, Lege Zaharren enparantzan. Hilaren 10era, igandera arte askotariko postuak eta ekitaldiak izango dira Torre Luzeako parean, Musika plazan, Kale Nagusian, Lege Zaharren enparantzan, Erriberazahar kalean eta Iturribide kalean. Ikusi argazki galeria Zarauzko Hitzaren atarian.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide