Lagunak eta ZKEko pilotariak, atzoko partidaren ondoren. (ZKE Pilota)
Atzo iluntzen jokatu zituzten Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketako azken partidak. Hirugarren mailako finalean, ZKEko Iker Lizaso eta Mikel Kontreras Lagunak 2 taldeko Ander Conde eta Beñat Arrizabalagaren kontra aritu ziren eta 25-20 nagusitu ziren elgoibartarrak. Aurrez, 22 urtez azpikoen norgehiago izan zen Altzatarra eta Ikasberriren artean; azken horrek lortu zuen garaipena, 25-13 eginda.