Julen Azkuek Eibarko lehen taldearekin egin dezake debuta

zarauzkohitza.eus Aktualitatea. 2017ko azaroaren 28a

Julen Azkue, Realeko Xabi Prietorekin. Beheko mailako hiru jokalari deitu ditu Eibarko entrenatzaile Jose Luis Mendilibarrek, tartean Julen Azkue zarauztarra (CD Vitoria), Celtaren aurkako partidarako. Kopako final-hamaseirenetako itzuleko partida jokatuko dute gaur gauean, Balaidosen, eta Azkuek lehen taldearekin debuta egin dezake partida ofizial batean. Armaginek joaneko 1-2 emaitza gainditu beharko dute txapelketan aurrera jarraitu nahi badu. Norgehiagoka 21:30ean hasiko da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide